Jeltzaleok, egun ederra izan dugu gaur Bermeon. Busturialdeko bazkideak batu gara bertan, elkarri berotasuna eman, arnasa artu eta gerora begira adore berriak hartzeko.
Ez dira egunik egokienak alaitasuna adierazteko, baina giro ederra somatu dut. Kementsua da gure jendea. Oztopoen aurrean indartu egiten den horietakoa. Une latzari ganez egin beharra adostu dugu eta etorikuzunari aurrez begiratzea. Beti legez, erantzukizunez eta jarrera baikorrean. Beti legez langile eta umoretsu. Beti legez Euskadiren askatasunari eta euskaldunon garapenari begira.
Ekitaldi nagusia mitina izan da. Izaskunek eta Iñigok egin digute berba. Izaskunek Europa izan du solasgai. Brusselara begira ditu begiak. Iñigok, berriz, egoera politiko berriaru buruz hitz egin digu. Mezu argia izan da berea. Gu, geurera. Euskadiren alde lan egitera.
Gutxi gutxika bagoaz pausoa hartzen. Bagoaz tonua aurkitzen. Batzuen eta besteen zirikadei kasurik egin barik, gu, geurera. Euskadiren alde lan egitera.
Atzo Printzea liburuan irakurri egin nuena. «Israelgo herria Egypton esklabu egotea premiazko zen Moiseren ausardia ager zedin. Pertsiarrak medotarren menpean egotea ere beharrezkoa zen Zyroren handitasuna nabarmentzearren»…
Agur bero bat Josu.
«Lepoan hartu eta segi aurrera»
GORA EUSKADI ASKATUTA!!
Oso ondo kongresuan.
Jopelas Josu,
Con esa pedddazzzzzo de sol, así cualquiera.
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Jeltzaleok, egun ederra izan dugu gaur Bermeon. Busturialdeko bazkideak batu gara bertan, elkarri berotasuna eman, arnasa artu eta gerora begira adore berriak hartzeko. Ez dira egunik egokienak alaitasuna adierazteko, baina g…..