Ligako kolpea Cerro del Espinon ordaindu ondoren, Leire Landak Kopako kanporaketa gainditzea espero du

Bederatzi hilabetetan zehar ilusioak sustatu ondoren, sekulako kolpea jaso zuen Athleticek Ligako azken jardunaldian, Bartzelonak San Mamesen titulua eskuratzen zuela ikustean. Lehiaketak berak eskaini zion talde zuri-gorriari errekuperatzeko aukerarik onena Koparen hasierarekin, baina botika onartu aurretik gorputza eta, batez ere, burua garbitu behar izan zuen talde bizkaitarrak.

«Kolpea oso gogorra izan zen -onartu du Leire Landak-. Eta txapelketa hau oso polita izan arren, zama astunegia egin zitzaigun lehen egunetan. Egoerari egun batetik bestera buelta ematea ez da erraza, eta egun batzuk behar izan ditugu gure hausnarketak egiteko, arnasa hartzeko eta lehiaketari berriro gogoz eta konfiantzaz ekiteko».

vía Leire Landa (Athletic): «Mamuak aldendu ondoren irabazteko kapaz gara» / Noticia Fútbol Femenino / Txapeldunak.com: Fútbol femenino vasco, toda la actualidad.