norberak zerbait gogo handiz nahi duenean, unibertso osoak konspiratzen du egia bihur dadin

ALKIMISTA. Hori da alkimiaren mendetako sekretua: gauza edo amets bat gogo handiz nahi denean orduan unibertso osoa jartzen da norberaren alde, amets hori gauza dadin.
Orain arte itsuturik eta sentimenduak nahasirik ibili naiz, eta beharbada pertsona batzuk mindu ditut, beti ere nahigabe… baina… barkatu, arren.
Orain konturatu naiz, eta beharbada beranduegi da, ez! inoiz ez da beranduegi maitasunarentzat, maitasunaren berezko indarraz ohartu naiz eta norbait benetan maite badut, orduan derrigorrez pertsona horrek benetan maite nau, ala?

MARTXOA,
hotzetik babestetik noa

BREZEN

2009-03-01

Ainara Maia

 

Urki baten azpian ireki ditut begiak

eserita

oraindik lo

loaldi luze batetik iratzartzen

ametsak frexko oroimenean.

 

Urki baten azpian eserita

kukua lehen aldiz entzuteko prest,

baina oraindik asko falta da, ala?

Neguko koloreak biltzen

neguko loreak ikusten

loaldi luze goxo batetik iratzartzen

ametsak frexko oroimenean

begien bistan.

 

Urki baten azpian begiak zabal-zabalik

eserita

nonbait, bizitzatik haratago

maitasunaz haratago

sentimenduz haratago isiltasuna

zu desagertu ondoren

nigandik kanpo

sentimenduak loratzen

zerbait berria nigan sortu nahian

neguturik egon dena ernaltzen.

 

Urki baten azpian nengoela amets egin dut

haurdun nengoen,

ernaldun,

eta orain

Sabela puzten sentitzen dut

nigandik at dagoenaz jabetu nahirik,

oraindik erdi lo

neuregan kiribildurik

begiak ezin irekirik.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Liburuak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina