Bukaera ezin hobea!

Samuel irabazle ilunpetanUci ProTourrak larunbatean eman zion amaiera denboraldiari Lombardiako Giroarekin. Bettinik, ortzadar maillotari distira gehiaho emanez, erakustaldia eman zuen eta aurreko egunetan zendu zen bere anaiari garaipena eskaini ahal izan zion. Alejandro Valverde izan dugu sailkapen honetan jaun eta jabe, ordea. Bera izan da lehena eta Samuel Sanchez, Euskaltel-Euskadikoa bigarrena.

Asturiarrak oso indartsu amaitu du urtea. Espainiako Vuelta on baten ondoren, Zurich-eko Sari Nagusia irabazi eta bere garaipenik garrantzitsuena lortu du eta hori gutxi balitz, atzo Bettiniren ondoren bera helmugaratu zen eta ProTourreko Sailkapeneko bigarren postua ziurtatu zuen. 213 puntu alajaina!
Hori dela eta, UCIren ospakizunetan geratu behar izan zuen eta gaur Bartzelonan jokatu den bere proba kuttunetako batean ezin izan du parte hartu. Motjuic-eko Igoerarekin ematen zaio amaiera denboraldiari Espainiako estatuan (hemen, Txitxarroko jaitsierarekin egiten zen antzera. Jokin Ormaetxearen ezbeharra gertatu zenetik ez dela egiten uste dut) eta azken bi urteetan asturiarra izan da nagusi. Probaren maila asko jaitsi den arren espainiar estatuko onenak bertan biltzen dira (kataluniarrak oso motibatuta) eta euskaldun batzuk ere han izan ohi dira.

Anton Montjuic-enAurten, partehartzaileen artean euskaldun bakarra Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) zela uste dut eta azkenean bi bigarren sektoreko erlojupekoari esker berak eraman du garaipena. Berarekin batera podiumean Alberto Losada (Kaiku) eta Joaquim Rodriguez (Caisse d’Epargne) kataluniarrak izan dira.

Honela, Euskaltel-Euskadik Montjuic-eko igoeran bere nagusitasunarekin jarraituko du eta euskal txirrindularitzak bukaera gozoarekin amaituko du denboraldia. Igor Anton oso gaztea da eta datorren urteetan maldan gora maila ezin hobea eman dezakeela dirudi. Ea datorren urtean aurtengoa hobetu dezakeen. Zorionak Fuji!

Biek ala biek datorren urtean pisu handiagoa izango dute taldean eta Iban Mayo joan izanak aukera gehiago emango die hazten joateko. Ea presioari ongi eusten dioten. Zorterik onena opa diegu geratzen direnei eta baita beste talde batean probatzea erabaki dutenei ere.

***

Puntu beltz bat aipatzearren, esan, Euskaltel-Euskadik taldeka 17.postuarekin konformatu behar izan duela ProTourreko Sailkapen horretan. Atzetik, Milram, Bouygues Telecom eta La Français des Jeux bakarrik izan ditu. Oraingoz, maila ez du inork galtzen baina Itzulli handietako antolatzaileek UCI-rekin dituzten liskarren ondorioz baliteke datorren urtean lehen 16 taldeek bakarrik izatea Frantziako Tourra eta beste itzuli handietan partehartzea ziurtatuta.

Ikusiko dugu zer gertatzen den baina Euskaltel-Euskadi taldeak etxeko lanak amaitu gabe bukatu du urtea.