Kontestu Historikoa

Balearen arrantza, euskaldunok atzerrian izan dugun presentzia eta eraginaren aitzindaria izan da. Hasera batean portutik asko urrutiratu gabe egiten zen lan hau, XVI eta XVII. mendeetan munduko parajerik urrun eta isolatuenetararte zabaldurik zegoen.2012-04-24-13-58-04

Industria honen lehen urratsak, erdi aroan dokumentatzen dira (XII. Mendea) eta esan bezala, bertatik bertarako ehiza bati egiten diote erreferentzia. Pixkanaka kantauri itsasotik galiziaraino iritsi ziren bertan ere faktoria txikiak eraikiz.

XVI. mendean, bakailu bila zihoazen arrantzale portugaldarrei jarraituz, Kanadara joaten hasi ziren arrantzale euskaldunak ere. Bakailuaz gain bertako uretan aurkituriko bale ugaritasunak, baleuntziak kantauri itsasotik bertara eramatera animatu zituen. Hainbestekoa izan zen arrantza honen arrakasta, XVI. Mendean iha lumera edo bale olioaren monopolioa euskal balenzaleena zela. Industria honen goren aldian (1560-70), 30 bat untzik zeharkatzen zuten itsasoa Kanada aldera 400 bale inguru ehizatuaz eta 20.000 lumera upel ekoiztuz.

XVII. mendearen heseran, Kanadako baleen kopurua gainbeheran zioan eta pixkanaka euskal untziak bertara joateari utzi zioten. Konpetentzia gogorreko urteak izan ziren, arrantzale Holandar eta Ingelesak ere beraien mozkinak nahi zituzten eta teknika ezagutezko, euskaldunak enrolatu zituzten beraen untzietan. Hau erabat kaltegarri suertatuko zen bertako industriarentzat, eta nahiz eta legez debekaturik egon, euskal balezaleak izan ziren Ingeles eta Holandarrei bale arrantzaren sekretuak erakutsi zizkietenak.

Arrantzarako gune berriak irekitzen hasi ziren europa iparraldean (Islandia, Spitzbergen, Norvegia, Groenlandia,…), baina konpetentzia gogor honetan euskal flotak ezin izan zion Holandar eta Ingelesen erronkari eutsi. XVIII. Mendeko bigarren erdialdera, industria gainbehera eman zen.

 

Euskaldunak Islandian

 

Europa iparraldeko ehizatoki berriak, Spitzbergen, Norvegia, Groenlandia eta Islandia izan ziren. Maiz, Spitzbergen edota Norvegiako Iparraldean lanean izan ondoren, hegoaldera bidean, Islandiako uretan euren azken baleak arrantzatzen zituzten negua iritsi aurretik.

Lehen euskal balezaleak 1613. urtean heldu ziren Islandiara. Hasera batean harreman onak izan zirela dirudi, nahiz eta 1614ean liskar eta lapurreta kasuren bate ere dokumentatu den.2012-07-31-12-52-45

1615eko udan, 12 euskal belontzi iritsi ziren Islandiara. Hauetatik hiru bertan geratu ziren, besteak Norvegia edo “Rusiara” joan ziren bitartean. Ontzi hauen kapitainak; Esteban Telleria, Pedro de Aguirre eta Martin de Villafranca ziren. Dirudienez, Martin de Villafrancaren tripulazioak, bertako biztanleekin arazoren bat izan zuela, liskar eta lapurreta txiki batzu ere jazo zirelarik.

1615eko irailaren amaieran, ekaitz gogor batek baleontziak erabat suntsitu zituen, eta 80 arrantzale hauek, negua bertan egitera behartuta aurkitu ziren. Taldea bitan banatu zen, batetik Martin de Villafrancaren tripulazioa eta bestetik beste bi kapitainena. Bigarren hauek, abentura honetatik onik ateratzea lortu zutela dirudi, lehenek ordea ez.

Martin de Villafrancaren taldea ere, era berean bitan banatu zen. Islandiarrekin izandako arazoak medio, bertako Ari agintariak, 50 laguneko talde bat antolatu eta euskaldunak sarraskitzeko erabakia hartu zuen. Urriaren erdialderako denak bortitzki erahilak izan ziren iada.

 

Gertakaria

 

1615 urteko udan,  3 euskal baleontzi Islandiako uretan lanean zebiltzan eta  Irailaren 21ean, ekaitz batek jota hondoratu egin ziren, izotz-bankisa batek kostako harkaitzen kontra txikittu zituen eta kargaren zati txiki bat baino ezin izan zuten salbatu. Baleontzi horietako kapitainak Pedro de Agirre, Esteban de Telleria eta Martin de Villafranca ziren. 83 balezaleak mixeri gorrian geratu ziren naturako elementuen esku. Atzerritarrei laguntza eskeintzea debekatuta omen zegoen bertakoentzat eta ez zitzaien erreza gertatuko bizi irautea.caza_ballenas

Ingurko fiordo batean erabilgarri  suerta ziezaiekeen ontzi bat zegoela jakin zutenean, zortzi txalupetan abiatu ziren haren bila naiz eta Jón Jakintsuak esana zien ezingo zutela harekin ozeanoa zeharkatu.

Bertara iritsita ez zuten laguntzarik jaso eta txekor bat lapurtuta bideari jarraitu zioten Bi taldetan banatu ziren, Pedroren eta Estebanen marinelak (50 bat lagun) Patreksfjörður fiordorantz abiatu ziren aipaturiko untzian. Martin eta bere gizonak bestalde, lau txalupatan Ísafjarðardjúrerantz abiatu ziren, eta han beste bi taldetan banatu ziren. Martin eta hemezortzi marinel Æðey irlara joan ziren, bi ontzitan, eta gainerako hamalau marinelek Bolungarvík aldera jo zuten, beste bi txalupatan.

Hamalau gizon horiek lapurretan ibili omen ziren. Súgandafjörður fiordoan, Staður-eko kapellauaren etxera joan, eta gauza asko lapurtu omen zizkioten. Dýrafjörður fiordoaren sarreran zegoen txabola batean finkatu ziren, Skaganaust izeneko paraje batean. Garai hartan ugariak ziren itsas piratak eraginiko triskantzak eta hauek ere arazoak emango zietelakoan indarrak batzen hasi ziren berehala, ustekabean eraso egiteko.

1615eko urriaren 5eko gauean, 30 islandiar armatuta, euskaldunak zeuden etxolara joan ziren, eta guztiak akabatu zituzten txo mutila izan ezik: ihes egite lortu, eta ontzian Önundarfjörður fiordoraino heldu ziren naufragoengana iritsi zen.

Im_Februar_1598_an_der_holländischen_Küste_gestrandeter_WalfischBost marinel txalupak zaintzen ari omen ziren, eta gainerako bederatziak etxolan lo zeuden. Islandiarrek inguratu egin zuten etxola. Haietako bat, isil-isilik, zaindari batengana hurbildu zen, eta armagabetu egin zuen. Bigarrenarengana zihoanean, euskaldunek ikusi egin zuten, eta zauritu. Islandiarrek, laguna laguntzera joan zirenean, «txiki-txiki egin zituzten txalupen zaindariak». Jarraian, etxolari egin zio- ten eraso; teilatua puskatu, eta marinel guztiak hil zituzten. Azkenean, lortu zuten nahi zutena: gorpuak biluztu, eta itsasoan hondoratu zituzten.

Erreforma luteranoarekin, Danimarkako koroak Islandiako lursail asko bereganatu zituen eta bertakoei debekatu egin zieten atzerritarrentzat lan egitea. 1615eko apirilean, ediktu baten bidez, Erregeak debekatu egin zien islandiarrei euskal baleazaleekin harremanak izatea eta merkataritzan jardutea, baita jo zuen euskaldunek islandiar uretan arrantza egitea ere. Ediktu horretan, gainera, euskaldunen itsasontziei eraso egiteko baimena ematen zien islandiarrei, bai eta euskaldunak nahi bezala hiltzeko ere.

Ari Magnússon Isafjörður eta Strandir probintzietako gobernadoreak ediktuan adierazitakoa bete beharra zeukan. Ari-k baleak ehizatzeko baimenak saltzen zizkien euskaldunei erret baimenik gabe eta beraz arriskuan ikus zezakeen bere burua hau argitaratu ezkero. Beraz, urriaren 7an edo 8an, epaiketa bat antolatu zuen Súðavík-en; ez dakigu ordurako Dýrafjörður-eko gatazkaren berri ba ote zuen. Epaimahaia osatzen zuten hamabi epaileek erabaki zuten hemezortzi naufragoak gaizkileak zirela, eta hiltzea merezi zutela. Epai hori 1615eko errege-ediktuan oinarrituta zegoen, bai eta Jónsbók Lege Kodeko lapurreta-delituari buruzko arauetan ere. Ari gobernadoreak tropak biltzeko deia egin zuen, euskaldunei Æðey irlan eraso egiteko. Urriaren 10ean,50gizon inguru elkartuzirenÖgur-en.

Martin Æðey zegoen bere marineletako hemezortzirekin batera. Euskaldunek bale bat arrapatu zutela jakin zuen Ari gobernadoreak, eta Martin eta bere gizon gehienak Sandeyri-n zeudela balea mozten. Æðey irlan bost gizon baino ez ziren geratu, eta Ari gobernadoreak eta 50 gizonez osatutako taldeak berehala erail zituzten bost haiek. Gau hartan bertan, Sandeyri-rantz abiatu ziren, eta Martin eta bere marinelak topatu zituzten han. Martinek beraien biziak errespetatzeko eskatu zien Islandiarrei, ez zutela kalterik egin eta ez zutela liskarrik nahi. Ari gobernadoreak honen truke, armak entregatzeko eskatu zion. Hala egin zuen Martin- ek, baina Ariren gizonetako batek, aizkora batez eraso egin zion Martini. Erasotua sentitzean, Martin itsasorantz abiatu zen ihesean, eta igerian hasi zen. Ari gobernadorearen gizonak harrika hasi zitzaizkion, baina Martinek harri guztiak saihestu zituen, igerian “kantari zihoala”. Islandiarrak harrituta eta miretsita gelditu omnen ziren bere balentriaz. Itsasontziz jarraitu zuten eta haietako batek buruan harrikada bat eman zion. Lehorrera eraman zuten Martinen gorpua, eta bertan egurtu. Martinen gizon guztiak sarraskitu eta itsasoan hondoratu zituzten haien gorpuak. Gobernadorean gizonek harrapakinak banatu nahi izan zituzten, baina, orduan, euskaldunen ondasunak Koroarenak zirela esan zuen Ari gobernadoreak. Hiltzaileek ez zuten inolako ordainsaririk jaso; euskaldunen arropa odoleztatuak eta ardoa baino ez.

Walvisvangst_bij_de_kust_van_Spitsbergen_-_Dutch_whalers_near_Spitsbergen_(Abraham_Storck,_1690)Beste 50 marinel Patreksfjörður fiordorantz abiatu ziren eta merkatarien etxeetan jarri ziren bizitzen, neguan hutsik egoten baitziren. 1616aren hasieran, Ari gobernadoreak epaiketa bat antolatu zuen Mýrar-en, Dýrafjörður fiordoan. Súðavík-en bezalaxe, naufragoak erailtzeko baimena zutela esan zuen eta balezaleak hiltzen zituenak ez zuela inolako zigorrik jasoko. Eguraldi txarrak Ariren taldea asko atzeratu zuen eta honek denbora baliotsua eskeini zien balezaleei. Hauek, negua igaro ostean ontzi atzerritar bat aurkitu eta bereganatu egin zuten. Inork ez daki gizon haiekin zer gertatu zen.

Ari Magnússon gobernadoreak gertakari haiei buruz azalduta  eztabaidatu zuen islandiar bakarra Jón Guðmundsson Jakintsua izan zen. Gertakarien ondoren, hilabete gutxira, Espaniarren hondoratzearen eta liskarraren egiazko kontakizuna argitaratu zuen gertatutakoaren egiazko kontakizuna dela azpimarratuaz.