ELKANO BERLINALEAN BI MERKATU-PROIEKZIOETAN

Berlinalearen 66. Edizioko European Film Market ekimenak, “Elcano&Magellan, The First Voyage Around the World”, filmearen ingelesezko bertsioaren bi merkatu-proiekzio eskainiko ditu nazioarteko erosle eta programatzaileentzako Filmax Internationalen eskutik.

Detaile gutxi batzuen faltan, Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoiztutako filmea ia bukatuta dago, beraz, banaketa eskubideak eskuratzeko interesa duten erosle potentzialek aukera izango dute bi merkatu proiekzio horietara joan ahal izateko. Animazio filmeak Getariako marinelaren abentura handia kontatzen du, beste 17 itsasgizonekin batera munduari bira ematea lortu zuen lehen pertsona. Filmearen ikuskapenetarako paseak otsailaren 7an 09.20tan eta otsailaren 10ean 13.35etan izango dira. Irrikaz gaude lehen ikusleen zirrarak eta iritziak jasotzeko… Zorte on Elkano eta haize oparoak izan ditzazula!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: